</head> <body>

2006/01/30

 

Amets bat


Euskaraz ametsak egin egiten ditugu, gaztelaniaz eduki egiten dira ametsak (tener un sueño).
Ametsetan zoriontsu izaten gara batzuetan; beste batzuetan, aldiz, amets gaiztoak egiten ditugu. Baina gehienetan xelebreak izaten dira ametsak.

Kontaiguzu egin duzun amets polit, bitxi, berezi bat.

Bide batez, hementxe entzun ahal duzu Alaitz eta Maiderren Amets bat abestia, eta letrak irakurri.

Comments:
Sarritan izaten dut amets bera, bide estu batean zehar kotxean noala, gauez jakina, argiak bat-batean izorratu eta ... Inoiz ez da bukatzen. Zer esan nahi ote du?
 
EGA gainditzea, hori bai da amets zoragarria. Lortuko dugu?
 
Nozky lortuco dusula, ni erebay lortu nintxen... nuen!
 
Nire ametsarik politena izango litzateke egunero esnatzean zu biluzik nire ondoan egongo bazina.
 
Nire ametserik politena izango litzateke egunero esnatzean zu biluzik nire ondoan ikusiko bazindut
 
Kontuz hi upus pus honekin erabat behartuta dago eta! Bi aldiz errepikatu du eskaera berbera ez dakit nori eginda.
 
Txikitan beti amets bera izaten nuen. Drakula hurbiltzen zitzaidan eta kilimak egiten zizkidan. Oraindik ez dakit zer esanahi zuen.
 
Nire umorearen arabera amets ezberdin bat dut. Atzo "Los dos lados de la cama" filmea ikusi nuen. Zer amets egin nuen? Asmatu!Pista bat emango dizut: Esnatu nintzenean izerditan blai-blai...
 
Ez dakit zer esan nahi duen zure ametsak baina adibide gisa, pelikulero amorratua zarenez, pelikula batean gertatzen dena kontatuko dizut: Pelikula da Dracula "Bram Stoker-ena" eta gogoratu han agertzen den neska gorriz jantsita jartzen duen aurpegia Draculak kilimak egiten dizkionean. Zer pensamenduak ditu neskak momentu horretan?. Zureak bezalakoak dira?. Ai ene...!
 
Zer esan ametzei buruz? Oso gai aberatsa da eta 3 zatitan antolatuko dut:
Lehenik amets gaistoak
Bigarrenik amets ulertezinak
Hirugarrenik amets sexualak.

Lehen gaiari dagokio azalpena erraza da, denok egun batean izan dugu amets gaistoren bat, adibidez gure amaginarrebarekin.
Bestalde, amets ulertezinak gure nahiarekin edo ezinbeharrekin ohi daude lotuak.
Amaitzeko amets sexualak geratzen zaizkigu, eta horiek dira gustioi gehien gustatzen zaizkigunak.ez ote duzue izan inon amets hezekorraren bat? Ez zaitezte gezurtiak izan eta egia esan!
 
egia esateko, amets hezekor bakarra eduki nuena izan zena, txikitan, pisa egin nuen komunean baina ez, esnatu nintzenean ohea bustita zegoen.
 
Yo solo sueño con las tres menos cuarto.
 
Post a Comment

<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?